Egun Ero: maiatzak 14

Amezti.eus 2024ko mai. 14a, 11:00

Basaburua MTB taldeko Manu Alvarez elkarrizketatu dugu gaurko saioaren lehen zatian, larunbatean ospatuko baita Basaburua MTB Irteera, eta 300 lagun etorriko dira bertara. Saioaren bigarren zatian, kirolaren inguruko kolaborazioa izan dugu. Aitor Paternainek Burzgain pilota klubeko berriak ekarri dizkigu, eta Pello Kañamaresek, berriz, herri kirolei lotutakoak.