Otsailaren 15ean 21 urte bete ziren mundu mailan 25 milioi pertsona kalera atera zituen mobilizazio masibotik. 100 herrialde baino gehiagotan, eta Munduko Foro sozialak bultzatuta, AEBen eta bere aliatuen aurka manifestatu ziren herritarrak, Irakeko inbasioaren eta gerraren aurka. Gaurko Memoriaren Txokoan efemeride hori landu dugu sakonean: Irakeko gerraren aurrekariak, inoiz agertu ez ziren 'suntsipen handiko armak', Espainiako Gobernuaren protagonismoa, mobilizazioak...