Egun Ero: ilbeltzak 22

Amezti.eus 2024ko urt. 22a, 11:00

Emagin elkarteko Asier Arizkorretari Beleixe irratiak egindako elkarrizketa entzun dugu gaurko saioaren lehen zatian. Izan ere, maskulinitate berrien tailerrak antolatu dituzte Basaburuan, eta bihar izanen da izena  emateko azken eguna. Saioaren bigarren zatian, Txuri Olloren eskutik internazionalismoko tarte berri bat izan dugu. Gaurkoan, Argentina izan dugu hizpide.

Erabilitako kantak:

-Gorka Urbizu - Maitasun bat

-Kerobia - Gure bizitza

-Pelax - Lau