Urritzola-Galaingo Herrikutxan, gelditu gabe

IƱaki Ezkurra Osakar 2024ko urt. 5a, 10:41

Abendutik hasita, urte berri egunera arte, Urritzola- Galainen ez dira gelditzen.

Ohikoa den bezala, Herrikutxa elkarteko bazkideen eguna ospatu zuten abenduaren 3an. Ia herritar guztiek parte hartu zuten, bermuta eta gero, elkartean bertan egin zen bazkarian.

 

 

Lehenengo, pestan agertu ziren 13 umeek bazkaldu zuten; ondoren, 47 heldu ere bildu ziren bapo jateko. Bazkalondoa, Iñaki Andueza akordeolariak girotu zuen, dantza eta abestia ez zen falta izan, beraz.

 

 

Abenduaren 24an, iluntzeanm Olentzero eta Mari Domingi, Napo astoak lagunduta, herria bisitatu zuten. Arañoztik heldu zirela, herri osoa zuten zain, plazan. Batez ere txikien urduritasuna zen nabaria.

 

 

Herrikutxa elkartean indarrak, urdaiazpikoa, gazta eta ardoa hartu zuten. Ondoren, haurrendako opariak banatu eta gero, Olaguerako bidea jarraitu zuten.

 

 

Bitartean, Herrikutxan, elkarteak sustatzen duen saskien zozketari ekin zioten. Migel Angel Ezkurra eta Mikel Ezkurra, Azpikoetxekoak, izan ziren saridunak. Zorionak!

 

Bukatzeko, urtetxak ere izan dituzte Urritzola-Galainen, urtero bezala.

 

 

Urtarrilaren 1ean goizean gaztetxoak herriko etxe guztietara hurbildu ziren urtetxak bilduz.

 

 

Denetara 18 etxetan egon ziren, goxoki, fruitu lehor eta beste gozo mordoa jasoz.

 

Iñaki Ezkurra Osakar