Iruñeko Katakrak liburudenda mitikoa izan dugu gaurko Memoriaren Txokoko protagonista. Hain zuzen, duela 10 urte sortu zuten Alde Zaharreko gune berezi hau, aurreko 'La Hormiga Atomica' guneari segida emanez. Proiektuaren historia, filosofia eta nondik norakoak ekarri ditugu gaurko saiora, 10. urteurrenerako atera duten disko ederreko kantuekin lagunduta.