AZOKA Larraintzarren, 8an

Amezti.eus 2023ko abe. 5a, 15:04

Laugarren urtez eskulangileen AZOKA izanen dugu.

Aurten abenduaren 8an, ostiralez, dugu hitzordua, goizeko hamaiketatik eguerdiko bi orduak artio.

Larraintzarko pilotalekuan eginen, estalpean. Beraz, ez dugu ez euririk izanen eta ez hotzik pasatuko.

 

 

Zer izanen dugun:

 

Hemengo eskulangileek ekoitzitako piezen erakusketa eta salmenta. Eta eskulangileekin batera bertako elikagaien produktoreak ere hemen izanen dira beren produktuak salduz.

 

Elkar ikusteko eta hizketatzeko ere egun aproposa. Nahi duenarentzat, otamena ere izanen da ardo tragoxka batez lagunduta.

 

Hor duzu eguna, hor duzu hitzordua. Gorde eguna, sartu zure agendan.

 

Antolatzaileak: Ametza Elkartea (Pulunpe, Esan Erran Irratia, Amezti.eus) eta hemengo eskulangileak. Kolaboratzailea: Ultzamako Udala.