Egun Ero: abenduak 7

Amezti.eus 2023ko abe. 7a, 11:00

Egun Ero saioaren bertsio kulturalarekin jarraitu dugu gaurkoan ere, abenduko zubiko aste honetan egin ohi dugun bezala. Gaurko irratsaioaren lehen zatian, Aizarozko Ruben Ruiz elkarrizketatu dugu, iaz atera zuen Beti mugan eleberriaren inguruan. Saioaren bigarren zatian, Durangoko Azokan egonen diren bi musika gomendio ekarri dizkizuegu: Katakrakek argitaratu duen 'Hau dena' LP bikoitza eta liburuxka, eta Ibil Bediren 'Goldea' albuma.