Memoriaren txokoa

Orson Welles eta munduen gerra, memoriaren txokoan

Amezti.eus 2023ko aza. 10a, 11:00

Aste honetako memoriaren txokoan, urriaren 30eko efemeridea landu dugu sakonean. 1938an, Orson Wellesek 'Munduen gerra' irrati nobela emititu zuen, estralurtarren inbasio bat antzeztuz bertan. AEBetako milaka herritarrek antzezpena egia zela pentsatu, eta kaosa sortu zen hiri nagusietan.

Efemeride hori aitzakiatzat hartuta, Orson Wellesi, irratiari, irrati nobelei eta beste hainbat gairi buruz aritu gara gaurko saioan. Hona hemen irratsaioan aipatu ditugun zenbait edukitara sarbidea: 

Orson Welles - War of the worlds

Artxipelagoa, Eitb Podkasten irrati nobela

Annie Edson Taylor vs. Margari Eltso Egillor, Esan Erraneko ihauterietako pieza