memoriaren txokoa

Itoizko urtegiaren aurkako borroka, memoriaren txokoan

Amezti.eus 2023ko urr. 27a, 11:28

Hamabostean behin, azken bi asteetako efemeride bat aukeratu eta ordubeteko saioan historiako pasarte horren errepasoa egiten dugu, musikaz eta audio desberdinez lagunduta. Gaurkoan, Itoizko Solidarioak Londresko noria erraldoitik zintzilikatu zirenekoa izan da aukeratutako efemeridea, eta aitzakia horrekin, urtegiaren kontrako borroka gogoratu dugu.