Egun Ero: urriak 4

Amezti.eus 2023ko urr. 4a, 11:00

Julio Soto bertsolariarekin eta Iñigo Ibarrarekin aritu gara hizketan gaurko saioaren lehen zatian, larunbateko bertso saio musikatua dela eta. Saioaren bigarren zatian, kolaborazio berri bat estreinatu dugu kolaboratzaile zahar batekin, Erruki Ezkurrarekin: Lizarpeko teilatupetik. Feminismoaz, ingurumenaz, euskaraz eta beste hainbat kontuz ariko gara berarekin ikasturte honetan.

Erabilitako kantak:

-Morau eta Benardo - Han goiko ardoa

-Ibil Bedi eta Broken Brothers Brass Band - Orain bat gara

-Natalia Lafourcade - Hasta la raíz