Egun Ero: urriak 3

Amezti.eus 2023ko urr. 3a, 11:00

Sarrera berezia izan dugu gaurko irratsaioan, izan ere, Euskadi Irratiko Faktoria magazinarekin zuzeneko konexioa egin dugu! Elkarrizketaren tartean, Santos Etxegia Basaburuko alkatea izan dugu estudioan, Udalak erosi berri duen Txokolateroren etxeko proiektuaren berri emateko. Kolaborazioaren tartean, berriz, kirol errepasoa egin dugu: herri kirolena Pello Kañamaresen eskutik, eta pilotarena Aitor Paternainetik.

Erabilitako kantak:

-Iseo - C'est pas toi

-Konpost - Emak bakia

-Morau - Guk mundua aldatuko dugu

-Koiuntura - Irati