Ostiral kulturalak martxan dira berriz Ultzaman, eta ekimen berezia antolatu dute asteburu honetarako. 8 eta 12 urte bitarteko haurrei zuzendutako bertso saioa izanen da. "Euskaraz gozatzeko eta euskararekin jolasteko, bertsoa modu dibertigarrian eskainiko den saioa" dela adierazi dute antolatzaileek.
Ikasturte honetan, gainera, haurrendako bertso eskola martxan jarri nahi da Ultzaman. Bertsolaritzarekin harremanetan jartzeko ekimena izanen da ostiralekoa.