Haurrendako bertso eskola jarriko dute martxan datorren ikasturtean Ultzaman

Amezti.eus 2023ko uzt. 14a, 10:07

Ultzamako Udalak eta Euskara zerbitzuak Bertso eskola, hitz eta jolasen karakola ekimena jarriko dute martxan datorren ikasturtean, 3. eta 6. maila arteko ikasleei zuzenduta.

"Bertso eta hitzen jolasaren bitartez, euskaratik eta euskaraz gozatzeko, kantatzeko, sortzeko eta jostatzeko" helburuarekin abiatuko dute proiektua, bultzatzaileek adierazi dutenez.

Larraintzarko Bentan izanen da bertso eskola, astelehenetan. Ordutegia oraindik zehazteke dago, baina arratsaldetan izanen dela adierazi dute, eta ordubete inguru iraunen dute saioek. 3. eta 6. maila arteako ikasleei zuzenduta dago ekimena. Izena emateko eta informazio gehiago jasotzeko, Euskara zerbitzuarekin jarri beharko da harremanetan, ezubioa@iparmank.eus helbidera idatziz edo 948 30 51 34 telefono zenbakira deituz.

Bertso eskola hasi baino lehen, irailaren 22an, umeei zuzendutako lehen saio berezi bat eginen da Gizarte Etxean bertan: eskolan izena emateko asmoa dutenendako nahiz beste edonorendako, bertsolaritzara hurbiltzeko aukera izanen da bertan.