Ihabengo eta Goldarazko pestak, asteburuan

Amezti.eus 2023ko ira. 7a, 16:16
2018ko pestak, Goldaratzen.

Bihar botako dute suziria bi herrietan. 19:30ean Goldaratzen eta 21:00etan Ihabenen. Ondoren, bertso afaria izanen da lehenengoan eta Udabeko bentak eskainiko duen herri afaria bigarrenean.

Gero, igandera arte luzatuko dira pestetako jarduerak bi herrietan.

Txapelketaz beteta egonen dira Goldarazko pestak: mus txapelketarekin larunbatean; eta, soka tira, txapela jaurtiketa eta tortilla patata txapelketa igandean. Hemen duzue egitaraua osorik:

Ihabenen, gazte bazkari tematikoa izanen dute elkartean, larunbatean; eta, DJ-ak ostiral eta larunbatean. Igandean, bingoa eta txokolatada dira azpimarratzekoak.  Hemen, egitaraua: