Eltzaburu pestetan murgildu da

Amezti.eus 2023ko abu. 31a, 13:00

Atzo hasi ziren eta igande goizaldera arte luzatuko da pesta. Etxalekukoei, Gaskuekoi eta Erbitikoei batu zaizkio, beraz, asteburu honetan bada non aukeratu.

Mus txapelketa, postre eta tortilla lehiaketa eta bingoa nabarmendu ziren, atzo, herri bazkariarekin batera, besteak beste. Dantzaldia Luzianorekin izan zuten, eta, gainera, tartean, bingoa.

Gaur harrobian bazkalduko dute, ea eguraldiak pesta errespetatzen duen. Gainera, haurrentzako jolasak, erronda, mozorro dantzaldia eta DJ Lexcrazyrekin jarraituko du pesta. Eta, adi! 3:00etan miss eta mister juergista ere hautatuko dute.

Ondoren, ostirala eta larunbata geldituko dira oraindik, pestaz gozatzeko, egitarau zabal batekin.

Ostiralean ere herri bazkaria izanen da, bingoa ere, ez da faltako, bietan gainera; eta, herri olinpiadak dira azpimarratzekoak. Larunbatean, txirrindula lasterketa, animali erakustaldia eta su artifizialak, besteak beste.