Meza eta txupinazoaren ondoren, hamaiketakoari eta mus txapelketari ekinen diote. Ondoren, gainera, postre lehiaketa izanen da. Arratsaldean eskupilota ere antolatu dute herriko gaztetxoen artean. Lehendabizi, Iribarren anaiak, Orkin anaien kontra; eta, ondoren, Iker Gastearena Oihan Belarraren kontra. Dantzak eta musikak hartuko dute tokia, gero.
Larunbatean, hamarretako herrikoiarekin hasiko da pesta eguna, 10:00etan. Eta, Zarrakazteluko erraldoiek girotuko dute goiza. Mus txapelketari partxis txapelketa batuko zaio, ondoren, paelladaren aurretik. Mariatxiek eta Luzianok alaituko dute arratsaldea, eta, gainera, zezensuzkoa izanen da gaueko dantzaldiaren aurretik.
Egun polita izanen da igandekoa ere bai. Arratsaldean herri kirolak eginen dituzte. Maite Ibarrak azaldu digunez: "Herritarren artean arituko gara. Lehendabizi, ttikiak (14 urte arte), eta, ondoren, gazteak. Bi talde eginen dira kategoria bakoitzeko". 18:00etan izanen dira.
Igandean ere, herri zinema nabarmenduko genuke: "Mikel Barberiak herritarrek eman dizkioten bertze urte batzuetako bestetako argazkiekin sortutako “laburmetrai” moduko baten emanaldia izanen da plazan". 20:30ean eskainiko dute. Zezensuzkoarekin eta dantzaldiarekin amaituko da asteburua.
Azken eguna, ordea, astelehena izanen da. Hamarretakoa, mus finala eta bazkaria, goizean; DJ Fidel, afari eta mozorro gaua, iluntzean. 22:00etan izanen da gaixoa ni.