Urritzola eta Almandozen arteko herri kirol apostua, pestetan

Amezti.eus 2023ko abuztuaren 10a

Urritzolako bestak izanen dira abuztuaren 12tik 15era, eta egitarau ederra prestatu dute herritarrek. Tartean, abuztuaren 12an, larunbatarekin, herri kirol apostua izanen da: Urritzolako eta Almandozko herriak aurrez aurre izanen dira. Arratsaldeko 18:30ean izanen da proba, Urritzolako plazan.

Herri kirol apustuaz gain, beste hamaika ekimen izanen dira larunbatetik asteartera. Abuztuaren 12an, puzgarriekin hasiko dute eguna, goizeko 10:30ean. 12:00etan izanen da txupinazoa eta pulunpe jotzea, eta ondoren, 12:30ean, frontenis txapelketako finalak jokatuko dira. Arratsaldean, berriz, aipatutako apostua eta beste aizkora apostu bat izanen dira. Eugi eta Peru Kikirri eta Laureanoren aurka arituko dira bigarren dema horretan. 20:00etan, dantzaldia, 22:30ean afari herrikoia, eta ondoren, gauean, Luzianorekin dantzaldia izanen dira. Goizeko 6:00etan salda eta bustiak egonen dira parrandazaleentzat.

Abuztuaren 13an, igandearekin, 12:00etan puzgarriak izanen dira, eta eguerdiko 14:30ean Galaingo zikiro bazkaria. Arratsaldeko 16:30ean Eztanda txarangarekin kopa itzulia izanen da, eta 18:00etan, ginkana eta txokolatada Galainen. 22:00etan afari-lehiaketa izanen da, ajoarriero eta tortilla prestatu beharko dituzte lehiakideek. Bukatzeko, 00:00etan, DJ Urri y Gala izanen da musika jartzen.

Abuztuaren 14an, 12:00etan berriz puzgarriak izanen dira, eta 13:30ean usadiozko hamaiketakoa: txerribuztana, ardit txuletak eta tirri-tarra. 16:30ean kopa itzulia eginen dute, Julen Cobosekin lagunduta. Iluntzean, 20:00etan entzierro txikia izanen da, eta ondoren, 22:30ean, afari herrikoia. 1:00etan Luziano arituko da, eta goizalde arte luzatuko da festa.

Abuztuaren 15ean, ezkil jotzearekin hasiko da eguna 12:30ean. 13:00etan Asuncion amabirjinaren ohorezko meza izanen da, eta 13:45ean, omenaldia eginen zaie 80 urte betetzen dituztenei. 17:30ean puzgarriak izanen dira, 18:00etan pilota partidak Buruzgain klubaren eskutik, eta 20:00etan Los Tajudos del Norte mariatxiak. 21:00etan bingoa eginen dute, eta festei amaiera emateko, 22:30ean 'gaixoa ni' izanen da. 

https://amezti.tok-md.com/argazkiak/iRV/IMG-20230724-WA0036.jpg