Oskozko pestak eta Atezko eguna, asteburuan

Amezti.eus 2023ko uzt. 26a, 11:54
Oskozko pestak, 2018ko irudia

Herrietako pestak jarraitzen dute asteburuero, eta honetan Oskozkoak izanen dira Imotzen. Bestetik, Atezko eguna ere ospatuko dute larunbatean.

Oskozko pestak uztailaren 28an, ostiralarekin, hasiko dira. 14:00etan izanen da suziria eta hortik aurrera, igandera arte, musika, txapelketak, bazkari eta afariak, dantza, jokuak... denetatik izanen dute.

Musika Kapitan General DJ-ak jarriko du, besteak beste. Igandean, mariatxien txanda izanen da Los Tajudos del Norte taldearekin. Bestetik, mus eta partxis txapelketak eta mozorro dantzaldia nabarmendu ditzakegu. Baina, egitarau osoa kartelean ikus daiteke.

Hori, Imotzen. Larunbatean, Atetzen, bailararen eguna ospatuko dute. Egun osoko egitaraua antolatu dute. 11:30ean hamaiketakoarekin hasiko dira, indarrak hartzeko. Ondoren, kalejira eginen dute erraldoiekin, eta frontenis txapelketa eta herri kirolak ere izanen dituzte. Gauean, musikaren txanda izanen da, eta herri afaria ere eginen dute. Ikusi hemen behean egitaraua.