Elkarrizketa

Ultzamako kuadrillen arteko herri kirolak eginen dira larunbatean

Amezti.eus 2023ko ekainaren 12a

Kuadrillen arteko herri kirol lehiaketa antolatu dute Ultzamako gazteek, lehen aldiz. Larunbat honetan ospatuko da ekimena, Larraintzarko frontoian. Goizeko 10:00etan izanen dira herri kirolak, eta ondoren, sari banaketa, bazkaria eta kontzertuak ere antolatu dituzte. Ander Arbilla antolatzaileak xehetasunak eman dizkigu gaurko irratsaioan.