Egun Ero: maiatzak 22

Amezti.eus 2023ko mai. 22a, 11:00

Imozko Berdintasun zinegotzi den Idoia Jusue elkarrizketatu dugu gaurko saioaren lehen zatian, ekainaren 3an eta 4an antolatu duten motozerra tailerraren inguruan gehiago jakiteko. Saioaren bigarren zatian, Patxi Irurtzun liburuzainaren ikasturteko azken kolaborazioa izan dugu. Beti bezala, ostiral kulturalen errepasoa eta liburu gomendio bat egin dizkigu.

Erabilitako kantak:

-Gari - Apar urrunak

-Konpost - Astelehenerako pilula

-Big Bob Railroad - Larrutik