Igande honetan Orgiko basoko Kermes jaialdian izanen den Alfonso Diez klown eta magoa elkarrizketatu dugu gaurko irratsaioaren lehen zatian. Ondoren, atzoko partez, internazionalismoaren tarte berri bat izan dugu Txuri Olloren eskutik. Faszismoa izan dugu hizketagai gaurko atal honetan.