Egun Ero: maiatzak 10

Amezti.eus 2023ko maiatzaren 10a

Anueko Isabel Oiartzunekin hitz egin dugu gaurko irratsaioaren lehen zatian, ETB1eko Herri txiki infernu handi saioko grabaketak izan dituztela aitzakia hartuta. Irratsaioaren bigarren zatian, berriz, Zirriztuen ganbarako atal berri bat izan dugu Erasoko Matikaneako kideen eskutik. Gaurkoan, Araba eta Nafarroa arteko herri txiki batean bizi den Sator-en esperientzia ekarri digute.