Aurtengo berrikuntza errugbi lehiaketak izanen dira, helduentzako eskaintzaz gain, haurrentzako ere eskaintza zabaldu nahi izan dute, eta horregatik antolatu dute lehenengoz.
Gauean bokatada antolatu dute, ondoren zozketa eginen da, eta jaiarekin jarraitzeko, mexikar doinuak Los Txingones de la Rencle taldearekin. Bukatzeko, erromeria eta DJak izanen dira: Bizphiru, Pelau, DJ Bako eta DJ Sahi.