Los txingones de la rencle taldeak girotuko du afalaurrekoa, eta, 22:00etatik aurrera, Bizpahiru Pelau taldeak. DJ-ak ere izanen dira, eta, tartean, antzerkia eta sorpresaren bat.
Hemeretzigarren edizio honetan, errugbi lehiaketak izanen dira. Euskal Herriko hainbat talde gonbidatu baitituzte adin guztietarako lehiaketa hauetan parte hartu dezaten. Txapelketak arratsaldean izanen dira eta, ondoren, kontzertuei bide eginen zaie. Afariari dagokionez, aurten, joan den urtean bezala, zikiro afariaren ordez, bokata jatea antolatuko da.
Eta, adi! 21:30ean izanen da BRT Menditarrak antolatutako zozketa. Hainbat sari daude, hala nola, senegalerako bidaia bi pertsonendako, egurra xehatzeko makina, bizikleta elektrikoa, Baztango aratxea eta zonaldeko produktuen bi saski. Boletoak erosteko aukera badago oraindik, taldearekin edo jokalariren batekin jarri kontaktuan.
Jakina denez, BRT Menditarrak errugbi taldeak haien jarduna finantzatzeko gaupasa antolatzen dute urtero. Izurritearen geldialdiaren ondoren, hau bigarren edizioa izanen da, pasa den urtekoaren ondoren.