Egun Ero: apirilak 18

Amezti.eus 2023ko api. 18a, 11:00

Basaburua MTB taldeko Manu Alvarez elkarrizketatu dugu gaurko irratsaioaren lehen zatian, larunbatean Basaburuan eginen den Amalur KDD geldialdiaren inguruan. Mendiko bizikletan ibiltzen diren emakumeei zuzendutako ekimena izanen da, eta bi ibilbide desberdin egonen dira aukeran. Saioaren bigarren zatian, narrazio bidai berri bat izan dugu: Enperadore eroa ipuina entzun dugu.

Erabilitako kantak

-Harat - Utzi

-Nakar - Nakar

-TRB - Baztan

-Erroka - Betirako gazte