Egun Ero: apirilak 17

Amezti.eus 2023ko api. 17a, 11:00

Aitor Arana hizkuntzalaria elkarrizketatu dugu gaurko irratsaioaren lehen zatian, izan ere, Odietako eta Olaibarko euskalkiaren inguruko hiztegia ateratzear dago, eta bera da egileetako bat. Saioaren bigarren zatian, berriz, internazionalismoaren tarte berri bat izan dugu Txuri Olloren eskutik. Irakeko inbasioaren 20. urteurren honetan, gai hori izan du hizpide.