Egun Ero: apirilak 5

Amezti.eus 2023ko api. 5a, 11:06

Apirilaren 16an ospatuko da Arriben aurtengo lehendabiziko Mendialdeko Azoka Ibiltaria, eta Emakume Artzaien egunarekin batera izanen da gainera. Horretaz hitz egin dugu gaurko irratsaioaren lehen zatian Maider Agirrebarrena artzainarekin. Ondoren, Matikaneako kideek Zirriztuen ganbara saioko atal berri bat ekarri digute. Gaurkoan, Donostiko Infernu proiektua ezagutu dugu.