Ekaitz Astiz Ultzamako zinegotzia elkarrizketatu dugu gaurko saioaren lehen zatian, gimnasioaren inguruan herritarrekin egin zuten saio irekiak eman zuenaren berri jasotzeko. Saioaren bigarren zatian, berriz, euskal literaturaren tarte berri bat izan dugu Ainara Urritzarekin. Gaurkoa, gainera, berezia izan da: Oihane Garmendia idazle gaztea elkarrizketatu du Urritzak.