Egun Ero: martxoak 30

Amezti.eus 2023ko mar. 30a, 11:00

Satxa Soriazu musikaria elkarrizketatu dugu gaurko saioaren lehen zatian, ostiral honetan Larraintzarren eskainiko duten jazz kontzertuaren inguruan. Megadeth taldearen disko bat oinarri hartuta, honen irakurketa originala eginen dute musikariek. Saioaren bigarren zatian, musikaren atal berri bat izan dugu, Musikazuzenean Telebistaren eskutik. Gaurkoan, Leizeak taldea ezagutu dugu.