Egun Ero: otsailak 6

Amezti.eus 2023ko ots. 6a, 11:45

Virginia Gerendiain izan dugu gurekin gaurko irratsaioaren lehen zatian, Jauntsarasko Apeztegiberriren urteurrenaz eta antolatzen ari diren ihauteri festaz gehiago jakiteko. Saioaren bigarren zatian, agroekologiaren tartea izan dugu, baina gaurkoan, Joxe Angel Azpirotz kolaboratzaileari jai eman diogu lanez gainezka dagoelako, eta Lur eta Murmur irratsaioko zati bat ekarri dugu, hain zuzen, baratzegintza ekologikoaren bideragarritasuna aztertu duen DUINA ikerketaren ingurukoa.