Egun Ero: ilbeltzak 30

Amezti.eus 2023ko urt. 30a, 11:02

Iruñeko Nekazaritza eta Basogintza ikastetxe integratuko Axier Izarra irakaslea elkarrizketatu dugu gaurko saioaren lehen zatian; izan ere, asteazken honetan ikasleak praktikan hartu nahiko lituzketen ekoizpenentzako hitzaldi informatiboa antolatu dute Lekunberrin. Saioaren bigarren zatian, berriz, euskararen atala izan dugu Felix Altzelai teknikariaren eskutik. Euskarabenturaz aritu zaigu batik bat.

Erabilitako kantak:

-Arima - Kea eta larruak

-Natalia Lafourcade - Hasta la raíz

-Patxuko Nice ft. La Pegatina & Lisi Garcia - Zure eguzkia