elkarrizketa

Asteburuan ospatuko dira Urritzolako ihoteak

Amezti.eus 2023ko urt. 19a, 11:47

Urritzola izanen da aurtengo ihote denboraldiari hasiera emanen diona eskualdean. Larunbat honetan, ilbeltzaren 21ean ospatuko dituzte ihoteak, eta egitarau ederra prestatu dute. Amaiak xehetasunak eman dizkigu gaurko irratsaioan.

Gosariarekin hasiko dute eguna, eta ondoren etxez etxe puska biltzea eginen dute Julen Cobosekin. Gauean, herri afaria izanen dute eta ondoren, gaupasa Modestorekin. Goizeko 2:30ean indarrak berritzeko salda eta bustiak emanen dituzte, eta goizeko 5:00etan, berriz, kalejira izanen da.