Egun Ero: ilbeltzak 16

Amezti.eus 2023ko urt. 16a, 11:55

Amaia Paz Vallejo Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko berdintasun teknikaria elkarrizketatu dugu gaurko irratsaioaren lehen zatian, eskualdeko hautetsiekin parekidetasunaren alorrean egiten ari diren lanketaz gehiago jakiteko. Saioaren bigarren zatian, berriz, internazionalismoaren atal berri bat izan dugu Txuri Olloren eskutik. Gaurkoan, Peruko eta Brasilgo azken berrien errepasoa egin ondotik, migrazioen gaian sakondu dugu berarekin.

Erabilitako kantak:

-MICE - Ernaltzen

-TOC - Loa

-Cristian Vergara - Terroristas del estado

-Joseba Tapia - Paris Dakar