Egun Ero: azaroak 2

Amezti.eus 2022ko aza. 2a, 11:51

San Simon 62 dokumentalaren zuzendarietako batekin, Irati Gorostidirekin hitz egin dugu gaurko irratsaioaren lehen zatian, Lizasoko Arco Iris komunitatearen inguruan egindako ikus-entzunezkoa ostiralean botako baitute Larraintzarren. Saioaren bigarren zatian, Zirrikituen ganbaratik kolaborazio berri bat izan dugu: komunitatean bizitzeko hautua eta betiko lan enplegatuari ihes egiteko erronka hartu duten bi anaia gazte elkarrizketatu dituzte Erasoko Matikaneako kideek.

Erabilitako kantak:

-MICE - Aurpegira begiratu

-Kokein - Gora begiratzean

-Lukiek - Eroan zaitue