Txupinazoak hasiera emanen die Lizasoko pestei, arratsaldean

Amezti.eus 2022ko urr. 28a, 13:17

Eskualdeko pestak ez dira bukatu oraindik, asteburu luze honetan Lizasokoen txanda da. Eguraldi epelak giroa lagunduko du.

Txupinazoa 17:00etan izanen da, gaur, ostiralarekin. Ondoren, ohiko mozorro erronda Eztanda txarangarekin. Mozorro lehiaketako irabazlea 22:00etan ezagutuko dugu, eta bokatadaren ondoren musika Hot Mess eta Dj Jotatxoren eskutik.

Larunbata ere ekimenez beteta ekartzen du egitarauak. Bazkari herrikoia izanen dute Orgin, eta, gainera, txokolatada eta bizkotxo lehiaketa, puzgarriak eta zezensuzkoa umeendako, eta musika Bizpahiru pelauk jarriko du.

Baina Lizasoko pestak asteartera arte luzatuko dira, jai eguna aprobetxatuz. Igandea eta asteartea bitartean, beraz, denetarik izanen da: Erraldoiak, paellada, dantzaldi gehiago... programa osorik ikusi dezakezue hemen: