Egun Ero: urriak 19

Amezti.eus 2022ko urr. 19a, 11:51

Lorena Arangoa clown-a elkarrizketatu dugu gaurko saioaren lehen zatian, igandean Oskotzen (Imotz) emanen duen ikuskizuna aitzakia hartuta. Saioaren bigarren zatian, kirolaren atala izan dugu hiru kolaboratzaileen eskutik: Maddi Bracoc La Unica errugbi taldeko nesken azken partiden errepasoa egin digu, Aitor Paternainek Ultzamako pilota eskolako berriak eman dizkigu, eta bukatzeko, Pello Kañamares herri kirolen inguruan aritu zaigu.

Erabilitako kantak:

-Pelax - D E / E aldea

-Lorelei - Non zabiltza

-MICE - Inor begira izanda ere

-Erroka - Fruta yan