Mendialdeko ekonomiaren aktibaziorako planaren osatzean buru-belarri dabil Cederna Garalur landa garapenerako elkartea. Bertako teknikari den Ainhoa Oribe elkarrizketatu dugu gaurko saioan, urriaren 25ean Leitzan eginen den parte-hartze saio irekiaren inguruan gehiago jakiteko. Arratsaldeko 17:00etan izanen da saioa Leitzako Herri Aretoan, eta izena emateko 606 40 86 14 telefonora whatsapp bat bidali edo mendialdeaplana@cederna.es helbidera idatzi behar da.