Urteko lehen seihilekoan diagnostikoa osatu dute Cedernatik, fase horren ondotik ekintza plana diseinatzeko. Eskualdean bizitzeko eta lan egin ahal izateko sektore desberdinak indartzea eta horien arteko batasuna eta saretzea bultzatzea dira planaren helburuetako batzuk. Eskualdean garapen-ahalmen handiena duten bost sektore ekonomiko aukeratu dituzte planean lantzeko:
- Elikadura osasuntsu eta jasangarria
- Energia berdearen industria
- Industria, oro har
- Turismo jasangarria
- Merkataritza eta ostalaritza
Urriaren 25eko foro irekia arratsaldeko 17:00etan izanen da, Leitzako Herri Aretoan, eta parte hartu nahi dutenek izena eman beharko dute 606 40 86 14 telefonora whatsapp bat bidaliz edo mendialdeaplana@cederna.es helbidera idatziz.