Elkarrizketa

'Arrosa Sarea, 20 urte uhinak uztartzen' dokumentala ikusgai

Amezti.eus 2022ko urr. 17a, 11:58

Euskal Herriko irrati libre eta irrati komunitario euskaldunen sarea da Arrosa, eta bertako parte da Esan Erran irratia ere. 20. urteurren ospakizunetan dabil sarea, eta urteotako ibilbidea jasotzen duen dokumentala argitaratu berri du Hala Bideok. Youtuben dago ikusgai dokumentala. Iraitz Gesalaga sareko koordinatzailea elkarrizketatu dugu gaurko saioan.

"Arrosa sareak Euskal Herriko 25 irrati euskaldun batzen ditu eta dagoeneko 20 urteko ibilbidea egina du. Halabideok ekoitzitako dokumental hau, 20 urte atzera egin eta sarea erditu zen lekutik bertatik abiatzen da, sorrera hura nolakoa eta zergatik izan zen kontatzen dutelarik orduko hainbat partaidek. Koordinazio lanetan ibili zirenak edota Arrosak berak ekoizten duen Zebrabidea magazineneko arduradunek ere parte hartzen dute beraien bizipen eta oroitzapenak adieraziz. Irratia bizirik eta etengabeko eraldaketan dagoen medio bat izanik, irratia egiteko zein entzuteko modu berriei buruzko hausnarketak ez dira falta dokumental honetan, beti ere gure herri eta hizkuntzaren ikuspegitik. Euskal Herrian zer entzuna badelako, jarrai dezagun uhinak uztartzen!", diote dokumentalaren deskribapenean.

Link honetan aurkituko duzue dokumentala osorik.

Erlazionatuak