Elkarrizketa

Nafarroako Gobernuaren saria jaso du Larraintzarko Kili-Kili proiektuak

Amezti.eus 2022ko urr. 13a, 10:21

Proiektu parte-hartzaileen Nafarroako Gobernuaren saria da Larraintzarko ikastetxeko Kili-Kili proiektuak jaso berri duena. 2021. urtean abiatu zuten proiektu hau hezkuntza komunitateko eragile desberdinen artean, eta horiek guztien parte hartzea bultzatzeko egindako lanagatik eman dio saria gobernuak Sustraiak Guraso Elkarteari. Bertako Cristina Arregi elkarrizketatu dugu irratian.

"Kilikili proiektua hausnarketa eta hezkuntza komunitateari parte hartzeko aukera ematen dion proiektua da. Hezkuntza proiektuaren eta hezkuntza ingurunearen inguruko gogoeta egin behar zela ikusi genuen. Udala eskolaren mantenimentuaren arduradun bezala konprometitua zegoen urtero diru bat sartzeko eskolan obrak eta egiteko, baina aldaketa horiek guztiak denboran antolatzeko beharra ikusten zen beharra. Bestetik, ikastetxean ere Hezigarri proiektuaren eskutik eraldaketa prozesuan ari ziren, eta hezkuntza proiektuaren transformazioarekin konprometituak zeuden. Testuinguru horretan, guraso elkartetik erabaki genuen Kili-Kili proiektua martxan jartzea, denon artean hausnarketa kolektiboa bultzatzeko asmoz", adierazi du Arregik.

Erlazionatuak