Larraintzarko ikastetxeko jantokia estreinatu dute

Amezti.eus 2022ko urr. 7a, 13:10
Langileak ikasleak etortzeko jantokia prestatzen. Mahai berriak ez dira iritsi oraindik, irudian ikusten direnak ordezkatuko dituzte.

Azken ukitu batzuk falta dira oraindik, baina asteartetik aurrera ikasleak eta irakasleak jantoki berrian bazkaltzen dute.

Garbitzeko gune bat ere izanen du jantoki berriak, eta bertako fregaderak jartzea falta da. Baita hainbat ukitu ere. Baina, honezkero, jantoki berrian bazakaltzen dute irakasleek eta ikasleek. Jantokiko langileek esan digutenez, izugarri nabaritzen dute berrikuntza, batez ere akustikan. Lehen, hiru txanda egin behar baitzituzten, ikasle guztiok batera hitz egiterakoan sortzen zen zaratarengatik.

Udan egin dituzte lanak, batez ere, energia eraginkortasuna eta aipatu akustika hobetzea zen asmoa. Erki Construcción Sostenible SL. enpresa arduratu da lanez eta zenbatekoa 265.272 eurokoa izan da. Nafarroako Gobernuak ordaindu ditu ia osorik, Ultzamako udalari eskainitako 80.000 euroko dirulaguntzaren bidez, eta EH Bilduk nafar aurrekontuetan helegitez sartutako 140.000ko laguntza zuzenaren bidez.

 

Obrak bukatu bitartean, irailean, karpa batean bazaldu dute ikasleek.