Egun Ero: urriak 6

Amezti.eus 2022ko urr. 6a, 10:53

Udabeko eta Suarbeko festak izanen dira asteburuan, eta egitarauaren errepasoa egin digute Imanol Biurrarena eta Xabier Altuna herritarrek. Saioaren bigarren zatian, kolaborazio zahar-berri bat izan dugu: Mexikortxo bandako Iosu Jauregi eta Eneko Iurramendi 'Tintok' Kubako iraultzaren errepasoa eginen digute aurtengo ikasturtean, iaz bezala, zuzenean abestiak joz. Lehen saioa izan dugu gaurkoa.

Erabilitako kantak:

-Jurgi Ekiza - Laffite izena

-Glaukoma - Haizea

-Skabidean - Hilarria

-Arima Soul, Lidia Insausti, Makala - Gu andereak