Egun Ero: urriak 5

Amezti.eus 2022ko urr. 5a, 11:33

Bolante baten historia dokumentalaren proiekzioa izanen da ostiralean Larraintzarko zentro zibikoan, eta Iban Toledo egileetako bati pasa zen ekainean egin genion elkarrizketa ekarri dugu gaurko saioaren lehen zatira. Bigarren zatian, berriz, kolaborazio bikoitza izan dugu. Ikasturteko kolaborazio berri bat estreinatu dugu lehenik: Erasoko Matikoneako bizilagunak normatik at bizi diren pertsonen eta proiektuen berri ekarriko digute hilean behin, eta haien aurkezpena izan dugu gaurko lehen atalean. Ondoren, Iosu Isturitzek Odietako berriak ekarri dizkigu,  udalerrien tartearen barruan.

Erabilitako kantak:

-Er Pizu - El negocio del siglo

-Gaël Faye - Balade brésilienne

-Ningra - Hazia

-Amorante - Manuela