Suarbeko pestak ere, asteburuan

Amezti.eus 2022ko urriaren 5a

Larunbata izanen dute jai egun nagusia Suarben. Aurretik, frontenis txapelketa ere antolatu dute.

Pesten egitarauan bildu dutenez, ostiraleko frontenis txapelketarekin hasiko dira Suarbeko pestak. Baina, larunbata izanen dute egun handia: herri paellada, fronteniseko finala, mus eta txintxon txapelketak, eta herri afaria nabarmentzen dira egitarauan. Musika, Willy Folkek eta DJ Kapitan Generalek jarriko dute.

Hemen duzue egitaraua osorik:

Gainera, asteazkeneko meza eta hamaiketakoa ere gehitu dute pestetako prgraman.