Egun Ero: irailak 29

Amezti.eus 2022ko ira. 29a, 10:36

Irratsaio berezia izan da gaurkoa, elkarrizketaren tarterik ez baitugu izan. Kolaborazioaren atalean, musikaren tartea estreinatu dugu Josune Hutsunerekin, eta bertan, Liher taldeko Lide Hernando Muñoz elkarrizketatu dugu. Liher taldearen ibilbideaz, zenbait abestiren letrez, zuzenekoez eta beste hainbat kontuz aritu gara berarekin.

Erabilitako kantak:

-Doctor Deseo - Sueño con niños y elefantes

-Liher: Ez egin topa / Frapuccino to take away / Marte / Malinche / Kintsugi / Orri zuri batek / Paradoxak

-Madalitso Band -Musakayike