Asteburuko pestak: Beramendikoak eta Egozkuekoak; Atetzen, Eritze eta Egillorrekoak, batera

Amezti.eus 2022ko ira. 28a, 12:32
Beramendiko pestak, 2018an

Pestak normaltasunera itzuli dira aurten, eta, gure eskualdean, ez dira udan bukatzen. Beramendikoak, Eritzegoiti eta Egillorrekoak ditugu asteburuan.

Beramendin larunbat eguerdian hasiko dira, errondarekin. Ondoren, bingo eta mus txapelketak izanen dituzte. Musika mariatxiek eta Kinterok jarriko dute larunbatean. Igandean, mus finala, bazkaria, Oihuarimaren ikuskizuna.

Programa osorik:

Atetzen, Eritzegoitik eta Egillorrek batera antolatu dituzte pestak, larunbaterako. Erronda, bazkaria, jolasak eta dantzaldia izanen dute:

Anuen Egozkueko pestak ere izanen dira. Hemen, ordea, ostiralean izanen dute txupinazoa, 20:00etan. Oreinsuzkoa, mozorroafaria, jolasak, patata tortilla lehiaketa... igandera arte egitarau zabala antolatu dute. Herri otorduekin eta musikaz lagunduta, noski. Hemen duzue:

Hurrengo asteburuan, urriaren 8koa, Udabekoak eta Suarbekoak izanen dira.