Pesta gehiago: Eltsokoak hasiko dira ostiralean

Amezti.eus 2022ko abu. 17a, 10:44

Ostiralarekin, 12:00etan, izanen da txupinazoa, eta igandera arte egitarau dibertigarria osatu dute.

Ostiral eguerditik aurrera pestak hartuko du Eltso, Ultzaman. Txupinazoa eta gero izanen dute lehenengo herri bazkaria, eta bazkalondoan mus eta partxis txapelketari ere hasiera emanen diote. Horrela, jardueraz beteriko egitaraua osatu dute igandera arte: oliba jaurtiketa, herri bazkari eta afariak egunero, eta musika asko.

Ikusi hemen: