Gerendiaingo pestak, asteburuan

Amezti.eus 2022ko abu. 2a, 12:00

Gerendiaingo pestak ospatuko dituzte asteburuan. Txupinazoa 18:00etan izanen da, ostiralarekin, eta igandera arte jolasez, musikaz, txapelketaz eta lehiaketaz osatu dute programa.

Ostiralean DJ Julenek eta larunbatean Los Andusek jarriko dute musika. Baina Gerendiaingo pestetako programa zabala da. Patata tortilla lehiaketa, Ping pong txapelketa, munduko dantzak eta denetarik izanen da Ultzamako herrian. Hemen duzu programa osorik: