Ostegunean hasiko dira Larraintzarko pestak

Amezti.eus 2022ko abu. 1a, 12:00
2019ko pestak, izurrite aurretiko azkenak

Hiru urte ondoren, gogoz osatu dute programa Larraintzarren herriko gazteek. Ostegunean, 20:00etan botako dute txupinazoa eta igandera arte ospatuko dituzte pestak.

20:00etan, ostegunarekin, botako dute txupinazoa Larraintzarren. Segidan kontzertua izanen da ostatuan, eta haurrentzako bokatada eta herri afaria izanen dute ondoren, elkartean. Horrela hasiko dira pestak, baina igandera arte ekimenez beteriko programa osatu dute:

Ultzaman ez dira bakarrak izango, Larraintzarkoekin batera, Gerendiaingo pestak ere izanen dira asteburu honetan. Eta, gainera, Anueko eguna ere ospatuko dute anuetarrek.