Egun Ero: ekainak 16

Amezti.eus 2022ko eka. 16a, 12:19

Ikasturteko azken Egun Ero irratsaioa izan dugu gaurkoa! Oooooh... hainbat elkarrizketa izan ditugu azken honetan: Ardi Beltz proiektuaren atzean dagoen Amaia Epelderekin hitz egin dugu, Apeztegiberrin ikusgai duen collage digital erakusketaz, Luis Mariñelarena eta Leire Etxeberriak azken agurra bidali digute, Nahiak Nahi bakarlaria elkarrizketatu dugu larunbateko irratiko festako kontzetuaz... uda bikaina pasa dezazuela, eta irailean  berriz elkartuko gara!

Erabilitako kantak:

-Zea Mays - Enbata

-Nahiak Nahi - Jarrera bidea da

-Wanda Jackson - Funnel of love